XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- 10 kilometrotarainoko urruntasun-plusa.

- Lanabesen desgastea.

- Lanerako arropa. (Uretarako arropa baztertzen du).

Plus hau lan-jardun normalean lan egindako ordu eraginkorreko sortuko da, eta bere zenbatekoa taula erantsietan finkatutakoa izango da.

Alokairuz kanpoko-plus hau, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 73 artikuluaren arabera, kotizaziotik baztertua gelditzen da.

26. Artikulua - Dietak 1989 eta 1990 urteetarako dieten zenbatekoak honako hauek izango dira: 1989 Urtea.

a) II eta III mailetako pertsonala: 2.846,00 pta. eguneko.

b) IV eta V mailetako pertsonala: 2.485,00 pta. eguneko.

c) Gainontzeko mailetako pertsonala: 2.485,00 pta. eguneko.

1990 Urtea a) II eta III mailetako pertsonala: 3.031,00 pta. eguneko.

b) IV eta V mailetako pertsonala: 2.660,00 pta. eguneko.

c) Gainontzeko mailetako pertsonala: 2.660,00 pta. eguneko.

Dieta erdia kopuru hauen ordainketan datza: 1989 Urtea: a) II eta III mailetako pertsonala: 1.146,00 pta. eguneko.

b) IV eta V mailetako pertsonala: 938,00 pta. eguneko.

c) Gainontzeko mailetako pertsonala: 775,00 pta. eguneko.

1990 Urtea: a) II eta III mailetako pertsonala: 1.220,00 pta. eguneko.

b) IV eta V mailetako pertsonala: 999,00 pta. eguneko.

c) Gainontzeko mailetako pertsonala: 825,00 pta. eguneko.

Artikulu honek aipatzen dituen mailak, indarrean dagoen Eraikuntzaren Lan Ordenantzaren 100 artikuluan adierazitakoak dira.

1989 urtean zehar, beren joan-etorrietan enpresaren esanbidezko baimenarekin beren jabetzako ibilgailuak erabiltzen dituzten langileei, ibilitako kilometroko 25,00 pta. ordainduko zaizkie, eta 26,00 pta. kilometroko, enpresako beste langileren batekin edo gehiagorekin egiten badute bidaia.

1990 urterako zenbatekoak 26,00 eta 27,00 pta.tan finkatuak gelditzen dira.